Herri inguruko basoetatik ibilalditxo bat egin eta denen artean gaztainak batzea izango da domekako ibilaldiaren helburua. Elkarteko kideek 10:30ean ipini dute ordua, plazan.
Egitarauko hurrengo ekintza ere gaztainak batzekoa izango da, azaroaren 10ean. Hau ere 10:30ean izango da eta plazan bertan elkartuko dira.
Egitarauari amaiera eman eta denen artean arratsalde polit bat pasatzeko asmoz, azaroaren 16an gaztainerre eguna izango dute. 17:00etan batuko dira, frontoian. Umeentzako jolasak eta gaztaina erreak izango dituzte bertan.