Garaiko nagusiak aste kulturala ospatzen hasi dira gaur

Ekaitz Herrera 2024ko ira. 25a, 19:30

Arratsalde honetan jokatutako mus txapelketagaz zabaldu dute aurtengo aste kulturala. Bihar tute txapelketa izango dute, eta, etzi, mus jokoan arituko dira. Domekan, urtero legez, San Migel eguneko bazkaria izango dute.

Garaiko nagusiek aste kulturalaren edizio berri bat ospatzeari ekin diote gaur. Hamaseigarrena. Ospakizunak gaur hasi dituzte, Otea Loran elkartean antolaturiko mus txapelketagaz. Bihar, berriz, tutean jokatzeko tartea hartuko dute. Eta hori gutxi ez, eta barikuan, briska txapelketa egingo dute afari merienda batekin lagunduta. Txapelketa guztiak 17:00etan izango dira.

Edozelan ere, ekintzak ez dira hor amaituko, Garaiko nagusiek egutegian sekula hutsik egiten ez duen beste ekitaldi bat ospatuko dute-eta domekan: San Migel eguneko bazkaria. Honako hau ere Otea Loran elkartean egingo dute. 14:00etan hasiko dituzte jan-edanak. Gero, bazkalondoan, aste kulturaleko txapelketen sari banaketa egingo dute, eta azkenik, elkarteko kide askorentzat hunkigarria izaten den ekitaldiaz gozatuko dute. Kiderik beteranoenek gainerako elkartekideen omenaldia jasoko dute.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!