09:00etan ekingo diote txangoari; ordu horretan irtengo da autobusa, herriko plazatik. Gero, 10:30ean, irteerako lehenengo geldialdia egingo dute. Arrikrutzeko kobazuloak bisitatzea izango da eguneko lehenengo zeregina. Handik Arantzazuko santutegira joango dira. Bisita gidatua izango dute zain, 12:30ean. 14:00etan indarrak hartuko dituzte, bazkaria eginda. Nagusien elkarteko bazkide direnek 35 euro ordainduko dute, eta ez direnek, 40. Arratsaldean, Oñatiko kaleetan barneratuko dira. Han, XVI. mendeko unibertsitatea bisitatuko dute, besteak beste.