Fruta-arbolen txertaketa tailerra egingo dute Garain

Anboto 2024ko ira. 16a, 12:57

Argazkia: Itsaso Villalta

Urkiola Landa Garapenak eta Garaiko Udalak antolatu dute tailerra. Irailaren 19an egingo da, eguena, Garaiko Kultur Etxean, 18:00etan.

Tailerra Jose Ramon Olalde nekazaritza ingeniari teknikoak zuzenduko du. Fruta-arbolei aplikatzen zaizkien txertaketa teknikak azalduko ditu, ezagutza teorikoak eta praktikoak eskainita. Tailerrean parte hartzeko leku kopurua mugatua denez, ezinbestekoa da lekua erreserbatzea. Horretarako, 946203611 telefonora deitu beharko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!