Trumoitte Kultur Elkarteak eta Garaiko Triatloi Taldeak Nafarroako leku bi ezagutzeko irteera antolatu dute. Irailaren 21ean, Lacturalek Arakilgo udalerrian daukan esnetarako behien interpretazio zentroa eta Iñaki Perurena harrijasotzaileak Leitzan daukan Peru Harri museoa ezagutzeko txangoa egingo dute. 11:00etan irtengo dute Garaitik eta 12:30ean Lacturale bisitatuko dute. Arratsalde partean, nork bere etxetik eramandako jatekoagaz bazkaldu ondoren, Peru Harri bisitatuko dute. Txangoan parte hartzeko ezinbestekoa da 688674564 telefonoan izena ematea. Interesdunek irailaren 12ra arteko epea izango dute horretarako. Izena ematen duen jende kopuruaren arabera, autobusa antolatuko dutela iragarri dute antolatzaileek.