Sailkapenari dagokionez, gizonen ibilbide luzean Markel Urigoitia otxandiarra izan da irabazlea. Ibilbide laburrean berriz, hiru durangar igo dira podiumera. Ibai Cebrian, Oier Ariznabarreta eta Julen Orbegozo.
Emakumeetan ibilbide luzea Nerea Amilibiak irabazi du. Laburrean Lola Oiarzabal izan da azkarrena eta Itsasne Urkiaga zornotzarra bigarren sailkatu da.