Herriko Taldeak ezohiko osoko bilkura bat egitea eskatu du, Berrizko anbulatorioko egoera aztertzeko

Ekaitz Herrera 2024ko uzt. 4a, 10:38

"Duela aste batzuk Berrizko Udalean aurkeztu eta alderdi guztien baiezkoarekin onartu zen mozio bera bozkatzea" gura du Herriko Taldeak, plataformak ohar bidez jakinarazi duenez. 

Garaiko Herriko Taldeak ezohiko osoko bilkura bat antolatzea eskatu dio Erramun Osa alkateari, "Berrizko kontsultategiko arreta medikoak sortutako egoera kezkagarria aztertzeko". Plataformako kideen iritziz, gaur egun Berrizko osasun etxeak eskaintzen duen arreta "jasanezina" da, "ezinezkoa" delako 5.000 biztanleren osasun arreta era "egoki eta duinean" eskaintzea. Hori dela eta, duela aste batzuk Berrizko udalbatzak aho batez onarturiko adierazpen bera onartu gura dute Garain. "Premiazkotzat" jo dute gai hori lantzeko ezohiko osoko bilkura bat egitea. Herriko Taldea "baikor" dago, eta Berrizen gertatu bezala, udalerriko adierazpena "aho batez onartzea espero" du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!