Trumoitte Kultur Elkarteak Garaiko hainbat txoko ezagutzeko egun pasa antolatu zuen zapatuan. Goizean zehar Larrinako eta Etxeitako inguruak bizilagunen ahotik ezagutzeko txangoa egin zuten. "Goiz pasa polita izan zen", azaldu dute elkarteko kideek. "Gure herria apurtxo bat gehiago ezagutu genuen bizilagunei eskerrak. Harrera ona ikusirik, hurrengo auzoa bisitatzeko txangoan pentsatzen hasi gara", azaldu dute.

