Iruri Altzerreka garaitarrak irabazi du Mendaroko Txirristaka Saria

Anboto 2024ko eka. 17a, 16:20

Enetz Ezenarro Mendaroko alkatea eta Iruri Altzerreka bertsolaria.

Iruri Altzerreka Martinez garaitarrak irabazi du Txirristaka Saria bertsopaper lehiaketa. Eusebio Mugertza Txirristaka bertsolariaren jaiotzaren 150. urtemugaren harira antolatu ohi dute lehiaketa Mendaron (Gipuzkoa). 

In Leike kultur elkarteak, herritar talde batek eta Mendaroko Udalak elkarlanean antolatu dute lehiaketa, eta barikuan egin zuten sari banaketa ekitaldia. C kategorian parte hartu du Altzerrekak, 2005ean edo lehenago jaiotako Euskal Herriko bertsozaleen kategorian. Epaimahaiaren berbetan garaitarrarenak "teknikoki oso bertso onak, neurri estuan oso beteak" ziren; Oier Etxeberria azpeitiarrak jaso zuen bigarren saria.

Altzerrekak 1.000 euroko saria eta garaikurra irabazi ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!