[EGITARAUA]: Trikitilariak eta paella txapelketa Momoitioko sanjuanetan

Anboto 2024ko eka. 17a, 10:58

Garaiko Udalak eta Jai Batzordeak egitaraua prestatu dute Momoitioko San Juan jaiak ospatzeko. Laja II eta Lutxurdio trikitilarien saioa zapatuan izango da. Domekan, San Juan sua eta oilasko paella txapelketa izango dituzte. 

Ekainaren 22a, zapatua

  • 21:00 Herri afaria. Ondoren, erromeria Laja II eta Lutxurdioren eskutik.

Ekainaren 23a, domeka

  • 11:00 Meza. Ondoren, dantzariak eta igel-jokoaren tokiko txapelketa.
  • 14:30 Oilasko paella txapelketa.
  • 20:00 Donien Atxa jasotzea. Ondoren, kopaua eta sua.

Ekainaren 24a, astelehena

  • 11:30 Meza. Gero, hamaiketakoa.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!