Garaiko Udala eta Urkiola Landa Garapena pozarren daude domekako Landare eta Lorezaintza azokak izandako harreragaz. "Goizean zehar, ehunka pertsona hurreratu ziren azoka honetara. Zenbait saltzaile azokara eramandako guztia salduta bueltatu ziren etxera", azaldu dute udal iturriek. Gaineratu dutenez, azokaren hamargarren edizio hau "inoizko arrakastatsuena" izan da, eta aurrera begira lankidetzan jarraitzeko konpromisoari eutsiko diote lehenengo sektorea ikusarazteko eta biziarazteko. Era berean, udalak antolakuntza lanetan ibili ziren guztiak eskertu ditu.