Trumoitte Kultur Elkarteak zapatuan egindako Sagardo Egunaren balantze positiboa egin du. Ospakizunari egindako harrera oso ona izan zela azpimarratu dute. Horren erakusle, honako datu hau eman dute: aurtengo edizioan iaz baino edalontzi gehiago saldu dituzte. "Jendea oso gustora geratu zen", azaldu dute. Ospakizuna herriko plazan egin zuten, jan edanez beteriko mahaiak lagun. DJ Bull musika jartzaileak ipini zituen gatza eta piperra.