Trumoitte Kultur Elkarteak Sagardo Egunaren edizio berri bat antolatu du zapatu honetarako. Arratsaldeko 18:30etan hasiko dira edaria eta jatekoa banatzen, plazan. Musika DJ Bullek girotuko du. Sagardo Egunera doazenek zazpi euroan eskuratu ahalko dute edalontzia.