Kantulagun egitasmoa hasiko dute gaur Garain

Anboto 2024ko api. 5a, 10:00

19:00etan hasiko dira kantuan, plazan.

Garaiko Nagusien Elkarteak Kantulagun egitasmoa abiatuko du gaur. Hilabete bakoitzeko lehenengo barikuan egingo dute, eta gaurkoa izango dute lehenengo aldia. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, herriko plazan batuko dira, lagunartean, eztarria berotu eta kantuaz gozatzeko. Gaur hiru abesti kantatuko dituzte: Aita-semeak, Aitorren hizkuntza zaharra eta Iruri Altzerrekak Garaiko nagusien elkarteari ipinitako bertso musikatuak. Azken hauek Mikel Urdangarinen Badira hiru aste abestiaren doinuagaz kantatuko dituzte. Datozen hilabeteei begira, kantu gehiago prestatuko dituzte. Kantulagun egitasmoak Garaiko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!