Valentin Zubiaurreren 'La Pasión de Nuestro Señor Jesucristo' grabaketa aurkeztu dute

Anboto 2024ko mar. 26a, 09:52

Bilbon egin zuten grabazioaren aurkezpena. Bertan izan ziren Pilar Gutierrez Zubiaurre, Valentin Zubiaurreren birbiloba eta Garaiko alkatea, Erramun Osa.

Bilboko Koral Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Valentin Zubiaurrek konposatutako 'La Pasión de Nuestro Señor Jesukristo' diskoa aurkeztu zuten atzo Bilbon. Prentsa ohar bidez azaldu dutenez, Angel Brizek editatutako eta Bilboko Koral Elkarteak interpretatutako partiturak publikoari ezagutera ematea da asmoa. Gainera, grabazioan Ana Otxoa sopranoak, Beñat Egiarte tenorrak, Julen Garcia baritonoak, Juan Laboreria baritonoak, Alberto Saéz Puente pianista eta organistak eta Ander Marzana pianistak parte hartu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!