23. Korrika

[ARGAZKI GALERIA] 'Garai ere, euskararen alde' batu da Korrika Txikian

Anboto 2024ko mar. 14a, 21:29

Korrika aurtengo aldian ere ez da Garaitik igaroko, baina hori ez da oztopo garaitarrentzat euskararen aldeko ekimen erraldoira batzeko.

Korrika gaur Irundik abiatu dela aprobetxatuz, herriko umeek Korrika Txikian zeharkatu dute herrigunea 'Garai ere, euskararen alde' lako leloak lau haizetara zabalduz, Trumoitte elkarteak antolatutako ekimenean.

Datozen egunetan Korrika zuzenean jarraitu ahalko da ANBOTOren webgunean. Zuzeneko emankizuna LOTURA HONETAN dago ikusgai.

Garaiko Korrika Txikia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!