Garaiko Udalak diruz lagunduko ditu iaz ariketa fisikoa egiteko inguruko udalerrietako kirolguneetara jo zuten herritarrak. Udalak guztizko gastuaren %30 lagunduko du, eskatzaile bakoitzeko 100 euroko muga ipinita. Laguntza eskatu gura dutenek Garain erroldatuta egon beharko dute, gutxienez, eskaera egin baino urtebete lehenagotik. Eta era berean, ezinbesteko izango dute Durangaldeko udalerrietako kirolguneetan izena emanda egotea. Dirulaguntzak jasotzeko eskaerak Garaiko udaletxean aurkeztu beharko dira martxoaren 22a baino lehen. Udalak "jokabide osasuntsuak indartu eta herritarrek egin ohi duten ahalegin ekonomikoa ardindu" gura du neurri honekin.