Omenaldia Otea Loran izango da, 12:00etan. Besteak beste, elkartearen logoa aurkeztu eta herria girotzeko asmoz egin den kantutegia banatuko da. Iruri Altzerrekak bertsoak kantatuko ditu eta janaria dastatuz bukatuko dira ospakizunak. Ekintzak antolatzeko, elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Garaiko Udalaren babesa jaso du.
Egitaraua (12:00etatik aurrera):
- Ongietorria
- Omendaldia elkartearen sortzaileei
- Dantzak
- Logoaren aurkezpena
- Kantutegiaren banaketa
- Bertsoak
- Bazkari arina