Mugarra triatloi taldeko emakumeak irabazle Garaiko errelebokako duatloian

Anboto 2024ko ots. 18a, 15:06
Mugarra triatloi talde durangarreko irabazleak.

Emakumeen kategoriako txapelak eskualdean geratu dira. Gizonezkoen proba Peñota Dental Alusigma taldeak irabazi du, eta kategoria mistokoa, berriz, Galdakaoko triatloi taldeak.

Goiz honetan errelebokako duatloi proba jokatu da Garain. 19 taldek parte hartu dute. 61 kirolarik guztira. Eta asko izan dira Euskal Herrian bakarra den kirol proba hau ikustera Garaira hurbildutako herritarrak. Eguraldia lagun, giro polita egon da kirol proban eta herriko kaleetan. Honako talde hauek osatu dute bukaerako podiuma

Emakumeen kategoria:

  1. Mugarra triatloi taldea (Durango).
  2. Garraitz kirol taldea (Lekeitio).
  3. Mugarra triatloi taldea (Durango).

Gizonezkoen kategoria:

  1. Peñota Dental Alusigma (Portugalete).
  2. Garraitz kirol taldea (Lekeitio).
  3. Amandarri triatloi taldea (Lekeitio).

Kategoria mistoa:

  1. Galdakaoko triatloi taldea (Galdakao).
  2. Indarpak (Iurreta).
  3. Andoaingo triatloi taldea (Andoain).

Hedabide honek gaurko kirol probak emandako irudirik onenen bilduma kaleratuko du.

Gizonezkoen proba Portugaleteko Peñota taldeak irabazi du.

 

Kategoria mistoan galdakoztarrak izan dira garaile.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!