Garaiko errelebokako duatloian 19 taldek parte hartuko dute

Anboto 2024ko ots. 15a, 10:00
Iazko kirol probako une bat.

Probak domekan izango dira, 10:00etan. Lehiatuko direnen artean, Mugarra, Indarpak eta Garaiko taldea daude.

Garaiko errelebokako duatloi proba bero-bero dator, iazko izen emate kopurua erraz gaindituta. Iaz zortzi taldek parte hartu zuten eta antolatzaileek kopurua bikoiztea lortu dute aurten. Domekan 61 kirolarik parte hartuko dute, hemeretzi taldek osaturiko norgehiagokan. Antolatzaileek aitortu dutenez, "oso pozik" daude: "Jendeak ederto erantzun du". Eta esaera ezagunak dioen moduan, etxean goxo, lehiatuko diren taldeetariko asko eskualdekoak izango dira eta: Mugarra triatloi klubeko lau talde, Indarpak klubeko beste lau eta Garaiko bertako talde bat. Hiru kategoria proba egongo dira: emakumeena, gizonena eta mistoa. Mistoen proba 10:00etan hasiko da, eta gizonena eta emakumeena minutu bat eta bi geroago, hurrenez hurren.

Proba desberdin bat ikusi gura duenak horretarako aukera izango du domekan. Antolatzaileek, behintzat, Garaira bertaratzeko deialdia egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!