Hori dela eta, Bizkaiko elizbarrutiak hainbat konponketa lan egin zuen joan zen astean. Beharginak sei-zazpi egunez ibili ziren dena onbideratzeko lanetan. "Habe bi konpondu, eta teila berriak ipini zituzten kalteturiko eremuan. Material berriak beste 40 bat urteko iraupena izan beharko luke", azaldu du Lazaro Milikua garaitarrak. Lanak amaitzear daudela ere esan du Milikuak: "Margotzea baino ez da falta, zutabeek zein habeek kolore bera izan dezaten". Bestalde, Garaiko Udalak elizaren ondoan dagoen artea inausi du. Elizpeari dagozkion konpontze-lanak Bizkaiko elizbarrutiak hartuko ditu bere gain.