Joan zen asteburuan beste garaipen bat lortu zuen Galdakaoko jaialdian, bere profesional ibilbideko bigarrena iazko urrian debutatu zuenetik. Orain arteko garaipenik garrantzitsuena izan zen, nazioarteko borrokalari bat hartu zuelako mendean lehenengoz. Aurkaria ez zen edonor: Aria Omarzai, Herbehereetako Hemmers Gym gimnasioko borrokalaria. Herrialde hartako gimnasiorik prestigiotsuena da. Esate baterako, Ramon Dekkers borrokalaria —zortzi bider munduko txapelduna Muay Thain— gimnasio horretan zaildu zen.
Romerok Euskadiko kickboxing txapelketan parte hartuko du martxoan. Ondoren, apirilean, gerriko profesional bat jokoan egongo den jaialdi batean parte hartuko du, Indar Xport eta Laureano Fight Club-eko arduradunek aurreratu dutenez.