Garaiko Udalak prentsa ohar bidez jakitera eman duenez, Herriko Tabernaren kudeaketa lehiaketa publlikora atera dute. "Egun indarrean dagoen kontratua 2020ko maiatzaren amaieran izenpetu zen. Horiek horrela, 2024ko maiatzean, kontratuaren indarraldia amaitzen denez gero, araubideak agintzen duena betez, Garaiko Udalak Herriko Tabernaren kudeaketa lehiaketa publikora atera du", adierazi dute.
Kontratuaren berrikuntzei dagokienez, udal arduradunek jakitera eman dute, Herriko Taberna urte osoan zabalik eduki beharko dutela, atseden egunak aparte utzita, jakina. Bestalde, langileek oporrak hartu ahal izateko, jatetxea aldi baterako itxi ahalko dela azaldu dute udal arduradunek, baina taberna zabalik egon beharko dela. "Herritarrei elkartzeko eta elkarrekin egoteko gune bat eskaini nahi diegu. Gainera, herrian taberna bakarra dagoenez, zerbitzu horri eutsi eta herriko giroa indartu gura ditugu", gaineratu dute.