Garain San Anton eguneko enkante tradizionala egin dute eguerdi honetan. Herritarrak baserriko produktuak eskuratzeagatiko lehian ibili dira boz gora botatako prezioak gainditzen eta elkar zirikatzen. Umore ona lagun, 1.000 euro batu dituzte. Diruaren erdia Caritasi emango diote dohaintzan. Beste erdia, elizako konponketetara bideratuko dute.