Garaiko herritarrek urteroko ohiturari eutsi diote aurten ere. Trumoitte elkarteak antolatutako martxagaz, herriko plazatik abiatu eta Arakaldora igota agurtu dute urte zaharra. 11:00ak aldera egin dute familia argazkia, mendi tontorrean. Gero, herriko plazara bueltatu dira denak eta kopadua egin dute han. Gainera, Trumoitteko kideek bazkide egiteko eta elkartean eragiteko kanpaina egin dute plazan.