"Jende berria gura dugu, kultur proposamen berriak, eta denen parte hartzea areagotzea hemendik aurrera", azaldu dute elkartekoek. Izurria baino lehenago bazkideen zerrenda handitu zuten, baina orain bazkideen euren inplikazioa handitu gura dute, "bai bileretan parte hartuta, bai ekintzen antolaketan eraginda". Besteak beste, belaunaldien arteko erreleboa ziurtatu gura dute: "15etik 25 urtera artekoengan ipini gura dugu indarra. Gazteak erakarri gura ditugu, haiei entzun, haien intereseko ekintzak antolatzeko".
Abenduaren 31ko goizean, Arakaldorako igoera egingo dute. Amaieran, plazan, paperak eta boligrafoak banatuko dituzte, herritarrak elkartera batu eta haien inplikazioa bilatzeko. Trumoittek argitu du zabal-zabalik dituela ateak garaitarrentzat.