San Migel elizako habe bat eta elizpe ingurua konponduko dituzte Garain

Anboto 2023ko aza. 9a, 08:45

Bizkaiko elizbarrutiak Garaiko San Migel elizaren kanpoaldea konponduko du.

Elizpeko habeetariko bat ustelduta dago eta teilatu zati batek mugimendu txiki bat izan du. Hori dela eta, udalak, segurtasuna bermatzeko, hesitu egin du kalteturiko elizpe aldeko eremua. Lan horiek egin ahal izateko, elizbarrutiak proiektua aurkeztu du udaletxean, eta obrarako lizentzia eskatu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!