Herritarrek eurek emango dute udalerrian aspaldi egiten ziren ohitura horien berri. Oraindino bizirik mantentzen den prozesioa azalduko dute, eta sasoi bateko letania bat simulatu. Egitasmoa Ondarearen Europako Jardunaldien barruan egingo dute, Gerediaga elkartearen eta Garaiko Udalaren laguntzagaz. Jardunaldia 10:30ean hasiko dute, San Migel elizatik. Ibilaldi gidatu bat egiteaz gainera, ardo gozoa eta galletak dastatzeko aukera izango dute, garai batean letanietan egiten zuten antzera. Inskripzio kopurua beterik dago. Baina ondareabizkaia.eus atariak aukera zabalik dauka izena eman eta itxarote-zerrendan sartzeko.