Garaik Euskal Herriko ardi txakurren txapelketa hartu zuen joan zen zapatuan. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hamahiru artzain lehiatuko ziren Aiartza auzoan, bakoitza bere txakurragaz. Enrike Mendiguren (Orozko) Laia txakurragaz nagusitu zen txapelketan 344 puntugaz. Angel Varona Jai txakurragaz gelditu zen bigarren eta Fidel Alonso Lis txakurragaz hirugarren. Kepa Ardanza abadiñarrak, laugarren postua eskuratu zuen Urbi txakurragaz.