Aiartzarako bidea konpontzeko lanak lizitaziora atera dituzte

Anboto 2023ko ira. 14a, 08:50

Garaiko Udalak lehiaketa publikora atera du Abadiñoko Beratu auzotik Garaiko Aiartzara doan herri bidea konpontzeko proiektua.

Lizitazioa abuztuan kaleratu zuen, eta enpresa interesdunek irailaren 19ra arteko epea izango dute proiektu proposamenak aurkezteko. Obrak 108.431,58 euroko aurrekontua izango du eta Abadiñoko Udalak kopuruaren %42 ordainduko du. Garaiko Udalak gainerako kopurua ordaindu eta obren zuzendaritza hartuko du bere gain. Lanak udazkenean hasi gura dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!