Ugaitz Catalanen eta Beñat Aiartzaren kontzertua gaur Garaiko plazan

Anboto 2023ko uztailaren 21a

Gitarra bana eskuetan hartuta, Ugaitz Catalan eta Beñat Aiartza musikariek kantuan ipiniko dituzte gaur arratsaldean Garaiko plazara doazenak.

Trumoitte Kultur Elkarteak antolatu du kontzertua. Emanaldia 19:30ean hasiko da eta antolatzaileek esan dute kantu liburuak banatuko dituztela bertaratzen direnen artean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!