Astelehenean Frantziako Tourrak Zornotza eta Baiona lotuko dituela eta, trafiko gorabeherak egongo dira eskualdeko errepideetan. N-634 errepidea zarratuta egongo da 9:00etatik 14:00etara, Zornotzatik Iurretako gasolindegira arteko tartean, zein Traña-Matienako San Blas hoteletik Lebarioko biribilgunera artekoan. Horrenbestez, autoa erabili beharrean aurkitzen diren garaitarrek, ohiko bideak barik, beste batzuk erabili beharko dituzte Durango aldera egin edo Berriz aldera joateko. Garaiko Udalak honako gomendio hauek eman dizkie herritarrei:
- Ahal den neurrian goiz horretan ibilgailuen erabilera ekiditea.
- Bilborako edo Donostiarako norabidean joan behar izanez gero, egin honela: Goiuritik / Urienetik / Milikuatik Iurretara eta handik, N-634 errepidean aurrera eginda autopista hartu beharko da Iurretan.
- Durangora joan behar izanez gero, Goiuritik / Urienetik / Milikuatik Iurretara eta Lidl supermerkatuaren parean dagoen biribilgunetik saihesbidea hartu beharko du. Ibilbide bera egin beharko du Urkiolara joan gura duenak.
- Berrizera joan behar izanez gero, Sarriatik edo Eituatik joan beharko da, betiere joatea behar-beharrezkoa bada.