Garaiko nagusien elkarteak Baiona ezagutzeko irteera antolatu du uztailaren 1erako. Eguna Baionako Alde Zaharra ezagutzeko bisita gidatuagaz hasiko dute (11:30). Ondoren, Rotisserie du Roy Leon izeneko jatetxean bazkalduko dute. Arratsalde partean, denbora librea izango dute hiriko kale bazterrak nork bere kaxa ezagutzeko. Txangoa Garaiko nagusien elkarteak antolatu du Udalaren eta Aldundiaren laguntzagaz.