Koro Benitok bere bizilekuan, Garain, aurkeztuko du Palabras de vida argitalpen berria. Idazlearen hirugarren poesia liburua da, egunorokotasuna ardatz duena. Olerkietan zehar egunerokoari buruzko gomendioak eta iradokizunak batu ditu, eskuliburu baten antzera. Hain zuzen ere, liburuko abiapuntua Garaiko herria da, eremu lasai eta sinbolikoa idazlearentzat. Aurkezpena Elizabarrin egingo dute, barikuan, arratsaldeko 19:00etan. Haren ostean, Benitok liburuak izenpetuko ditu. Ekitaldiari mokadutxo arin bat janda emango diote bukaera.