'Jantzari' dokumentala proiektatuko dute Garaiko Elizabarrin, gaur

Anboto 2023ko mai. 20a, 10:00

Dantza munduan tradizioa eta parekidetasuna lantzen dituen ikus-entzunezkoa ikusgai izango da maiatzaren 20an.

Jantzari dokumentala proiektatuko dute, maiatzaren 20an, 18:30ean, Garaiko Elizabarrin. Tradizioa etenik bako aldaketa prozesu bat da. Hala ere, badira momentuko tradizioak mugiezintzat hartzen dituztenak. Dantza munduan, tradizioaren leihoak parekidetasunaren alde zabaldu dituzte hainbat herritan. Jantzari dokumentalak gai honen inguruko gogoeta mahaigaineratzen du dantza aitzakia hartuta.

Iurretako Dantza Taldeak, Bideografik ekoiztetxeak eta ANBOTOk ekoitzitako ikus-entzunezkoan, Durangaldeko hainbat dantza taldetako kideen bitartez genero ikuspegia lantzen dute. Oinarrian, Iurretan antolatzen duten Urrijena dantza jaialdia dago. Ospakizun horretan herriko dantza talde guztiek parte hartzen dute. 2018an, lehenengoz, dantzari horien guztien artean talde parekide batek parte hartu zuen.

Miren Bikandi Iurretako dantzaria zena dokumentaleko beste protagonistetariko bat da. Bere sasoian, dantzak ikasi arren ezin izan zuen sekula ere plazara irten. Baina bere ezagutzak dantzen pausoak berreskuratzen lagundu zuen orain dela hamarkada batzuk

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!