Garaitarrek Herri Urratsera joateko autobus zerbitzua antolatu dute

Anboto 2023ko api. 27a, 15:32

Herri Urratsek milaka euskaltzale batu zituen, iaz, Senpereko aintziran.

Herri Urrats, Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko ikastolen aldeko jaia, maiatzaren 14an ospatuko da Senpereko aintziraren bueltan (Lapurdi). Garaiko Trumoitte elkarteak festara joateko autobus zerbitzua antolatu du.

Herri Urrats, Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko ikastolen aldeko jaia, maiatzaren 14an ospatuko da Senpereko aintziraren bueltan (Lapurdi). Garaiko Trumoitte elkarteak festara joateko autobus zerbitzua antolatu du. Autobusak 8:30etan irtengo du Garaiko plazatik. Bueltako bidaia 19:00etan egingo dute. Autobusak ordu horretan irtengo du Senperetik Garaira itzultzeko. Interesatuek 688674564 telefonora deitu beharko dute lekua erreserbatzeko. Izena emateko azken eguna maiatzaren 5a izango da.

Herri Urrats jaiak bere 40. urteurrena ospatuko du aurten, Urratsak zubi lemapean. Jaialdian baturiko dirua Senperen eraikitzen dabiltzan kolegio berria finantzatzera bideratuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!