Garaiko udalekuetan izena emateko epea, zabalik

Ekaitz Herrera 2023ko api. 25a, 13:06

Inskripzio epea maiatzaren 10era artekoa da. Udalekuak uztailaren 3tik 21era egingo dituzte. 

Herriko umeei aisialdi programa bat eskaintzeko asmoz, Garaiko Udalak udalekuak antolatzen dabilela jakinarazi du. Jadanik zabalik dago udalekuetan izena emateko epea. Interesatuek izena emateko orria bete eta tasa ordainduta dagoela dioen egiaztagiria aurkeztu beharko dute udaletxean. Zerbitzua ordaintzeko kontu korrontea honako hau da: ES30 2095 0031 3920 3600 3606. Udalekuetarako inskripzio prezioak, berriz, honako hauek dira: 60 euro lehenengo seme-alabaren kasuan; 50 euro bigarren seme-alabaren kasuan, eta 20 euro hirugarren seme-alabatik aurrera. Udalekuak uztailaren 3tik 21era egingo dituzte. Izena emateko epea maiatzaren 10ean amaituko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!