Trumoitte Kultur Elkarteak agenda kulturala osatzeko bilera egingo du astelehenean

Anboto 2023ko api. 20a, 10:51

Urtean zehar antolatzen dituzten ekintzez gainera, Garaiko Trumoitte elkarteko kideek egitasmo berri gehiago batu gura dute urteko agenda kulturalera. Badituzte ideia batzuk buruan bueltaka, baina herritarrekin batera kontrastatu eta landu gura dituzte. Horrez gainera, zabal-zabalik dituzte ateak, herritarrek izan ditzaketen proposamenak jasotzeko.

"Programazio batu bat egin gura dugu. Baditugu ideia batzuk buruan. Abentura parke batera irteera egitea, adibidez, edo sasoi bateko bertso afaria berreskuratzea, antzerkitxoren bat antolatzea, dokumental emanaldi bat... Ideia batzuk baino ez dira, baina herritarrekin kontrastatu eta denen proposamenak jaso gura ditugu", esan dute Trumoitteko kideek. Hori dela eta, astelehenean bilkura egingo dute Garaiko kultur etxean. 18:30etan izango da. Gazte, familia zein heldu, herritar guztiak gonbidatu dituzte bileran parte hartzera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!