Durangaldea Uztabarritzen bertso zirkuitoko saioa Garain, zapatuan

Anboto 2023ko api. 13a, 09:07

Janire Arrizabalaga, Bittor Salterain, Miren Amuriza eta Andoni Egaña bertsolariek jardungo dute Elizabarrin.

Durangaldea Uztabarritzen bertso zirkuitoaren hirugarren edizioa azken txanpan sartu da. Zapatuan, Garain antolatuko duten saioan Janire Arrizabalaga, Bittor Salterain, Miren Amuriza eta Andoni Egaña bertsolariek jardungo dute, 19:00etan, Elizabarrin. Iruri Altzerreka garaitarra izango da gai-jartzailea.

Hurrengo saioak ondorengo hauek izango dira: Mañariko Arritoki tabernan (apirilak 21) eta Otxandion (Apirilak 29).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!