Eguraldiagatik Garaiko Landare Azoka frontoian egingo dute

Anboto 2023ko api. 2a, 08:42
Artxiboko irudia

Azoka 10:00etatik 15:00etara egongo da salgai.

Gaur, Euskal Herri osoko landare hazleak eta lorezaintza enpresak batuko dira Garain. Udalak eta Urkiola Landa Garapenak Landare eta Lorezaintza azokaren bederatzigarren edizioa antolatu dute. Besteak beste, landare apaingarriak, zuhaixkak, orturako haziak, landare ekologikoak, landare txikiak, lorezaintzareko tresneria, egurra eta artisautza lanak eskuratu ahalko dira. Guztira 18 dira Garaira gerturatuko diren ekoizle, artisau, landare hazle eta lorezaintza enpresak. Horrez gainera, eskualdeko 4 ekoizlek baserriko produktuak ipiniko dituzte salgai. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!