[ARGAZKI GALERIA] Giro bikaina Garaiko sagardo egunean

Anboto 2023ko mar. 27a, 09:35

Zapatuan egin zuten ospakizuna, herriko plazan. Aurtengoa Sagardo Egunaren V. edizioa izan da.

Urteak dira garaitar talde bat Oiartzungo Kiltziki baserrira joaten dela sagarrak batu eta sagardoaren ekoizpen prozesuan parte hartzera. Bada, zapatuan, uzta hori dastatzeko saioa egin zuten Garaiko plazan. Edalontzia bost euroan ordaindu eta gura beste jan eta edan zuten. DJ Bull musika jartzaileak ipini zuen jai giroa. Oiartzungo sagardoagaz gainera, Mallabiko Leixarra baserriko sagardoa ere egon zen dastagai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!