Sagardo Eguna ospatuko dute martxoaren 25ean Garain

Anboto 2023ko mar. 21a, 09:05

Garaiko V. Sagardo Eguna ospatuko dute martxoaren 25ean, 18:30etik aurrera. Aurten, nobedade legez, eguraldi ona egiten badu plazan izango da, eta euria egiten badu, ostera, frontoian.

Urteak dira garaitar talde bat Oiartzungo Kiltziki baserrira joaten dela sagarrak batu eta sagardoaren ekoizpen prozesuan parte hartzera. Sagardo hori izango da Garain dastatu ahal izango dena. Aurten, Mallabiko Zengotita auzoko Leixarra baserriko sagardoa ere egongo da.

Aurreko edizioetan legez, edalontzia bost euro ordainduta gura beste jan eta edan ahal izango da. Sagardoaz gainera, gazta, intxaurrak eta parrillan prestaturiko urdaia egongo dira.

Giroa alaitzeko, DJ Bullek musika ipiniko du Garain.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!