[ARGAZKI GALERIA]: Garaiko triatloi probak erantzun polita izan du

Ekaitz Herrera 2023ko ots. 23a, 11:41

Joan zen domekan, taldekako errelebo duatloia jokatu zen Garain. Proba berezia da, ezohikoa, ez delako ohikoa  taldekako errelebo proban lehiatzea. Garaiko Triatloi Taldeak proba egonkortzea eta partaide kopurua handitzea gura du datozen edizioei begira.

Kirol proba bertako triatloi taldeak prestatu zuen, eta antolatzaileak pozik agertu dira jasoriko harreragaz. “Urtetik urtera gero eta parte hartzaile gehiago gerturatzea” dute erronka modura. Taldekako errelebo proba ezohikoa izateaz gainera, “proba arrunta baino ikusgarriagoa” izan ohi dela azpimarratu dute, eta nabarmendu dute proba honetan “kadeteei aukera” ematen zaiela parte hartzeko. Alde horretatik, Garaiko Triatloi Taldeak probara gerturaturiko taldeak eskertu ditu.

Sailkapenak, kategoriaka

Neskak (Taldeka eta erreleboka)

  1. Vibike Txirrindulari Taldea 01:49:43 (Partaideak: Marieta Agirregomezkorta Alias, Saray Pozo Velasco eta Usune Burgui Rodríguez).

Mutilak (Taldeka eta erreleboka)

  1. Peñota Dental Alusigma taldea. 01:18:18. (Ander Garcia Rendo, Aimar Murua Poza, Joanes Goitisolo Otazua).
  2. Garraitz Kirol Taldea. 01:23:32. (Hodei Legarza Torrealdea, Aner Larreategi Erkiaga eta Aratz Aizpurua Gordillo).
  3. Garraitz Kirol Taldea. 01:26:13. (Aner Uriarte Maza, Urko Larreategi Erkiaga, Julen Ugalde Zabaleta)
  4. Vibike Txirrindulari Taldea. 01:27:30 (Ibai Tobar Argaiz, Jokin Nanclares Ibargutxi eta Aimar Fernández de Arroyabe Moreno)
  5. Urdaiti Triatloi Taldea. 01:29:12. (Gorka Ortega Babio, Xabier Ortuzar Ansotegi eta Gorka Lezamiz Lauzirika).

Kategoria mistoa (Taldeka eta erreleboka)

  1. Getxoko Tkrono Triatloi Taldea. 02:08:56. (Jon Garcia Uriarte, Jone Arrizabalaga Regalado, Eneko Nieto Irureta, Cristina Zurbitu Mardones).
  2. Usansoloko U113 Lekubaso Triatloi Taldea. 02:19:11. (Maria San Salvador del Valle González, Ainara Rodríguez Leín, Unai Etxezarraga Gómez, Beñat Aurrekoetxea Sagarminaga).

Kadeteak (Bakarka)

  1. Xabier Molinuevo Aranbalza (Lea La Blanca kluba). 00:30:55
  2. Mikel Garcia Martin (Sociedad Ciclista Bilbaina). 00:31:21
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!