Garaitarrek zabalik dute iazko kirol jarduerengaitik diru laguntzak eskatzeko epea

Ekaitz Herrera 2023ko ots. 8a, 09:34

Garaiko Udalak diruz lagunduko ditu Durangaldeko udalerrietako kiroldegietara joan diren herritarren matrikulak. 

Diru laguntzaren zenbatekoa gastuaren %30 izango da, baina diru laguntza osoak ezingo du 100 euroko kopurua gainditu eskatzaile bakoitzeko. Honako hau da bete beharreko beste baldintza bat: eskatzaileak Garain erroldatuta egon beharko du eskaria egin baino urtebete lehenagotik, eta erroldatuta jarraitu beharko du ikastaroa amaitu arte. Era berean, eskatzaileak eguneratuta izan beharko ditu Garaiko Udalari ordaindu beharreko zerga eta tasa guztiak. Laguntzok jasotzeko eskariak Garaiko udaletxean aurkeztu beharko dira, otsailaren 28a baino lehenago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!