Garaiko Udalak 175.450 euro baliatuko ditu hirigintza plan berria egiteko

Anboto 2023ko urt. 25a, 12:21

Hirigintzarako plan berrian energia eraginkortasunari loturiko, genero-hirigintzari loturiko edo mugikortasunari loturiko irizpideak txertatuko dituzte. Era berean, gaur egungo egoera aztertuko dute herriko etxebizitzen erabilerari erreparatuta.

Garaiko Udalak 178.450 euro bideratuko ditu hirigintza plan berria egiteko, hau da, datozen urteetan herriko lan urbanistikoak arautuko dituen oinarria idatzi eta garatzeko. Plan orokor berria hainbat irizpide kontuan hartuta egin gura dute. Besteak beste energia eraginkortasunari loturiko irizpideak, genero-hirigintzari loturikoak edo mugikortasunari zein osasunari loturikoak txertatuta. Udalak herritarren parte hartzea sustatu gura du plan berriaren lanketan, eta "ahalik eta adostasun handiena" lortzen "ahalaginduko" dela iragarri du. Hori horrela izateko 11 fasetako egutegi bat ezarri dute. Herritarren parte hartzerako programa zehaztea, ingurumen-kalteak aztertzea, herriko etxebizitzen erabilera aztertzea edo administrazio-izapidetzeak daude fase horien artean. 

Garain gaur egun indarrean dagoen Hiri Antolamendurako Plan Orokorra duela 32 urte onartu zen. Udalerriak aldaketa ugari izan ditu hamarkadotan, eta udalaren iritziz "behar-beharrezkoa da plan berria gertatzea". Oraingo eta etorkizuneko beharrizanak idenfifikatu gura dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!