Iaz 820 euro batu zituzten. Aurten, marka hobetzea lortu dute beraz. Lazaro Milikuak dioenez, gutxienez 200 bat urte dira Garain erremata egiten hasi zirenetik.
Argi dago garaitarrek elkarri zirikatzeko abilezia badutena. Eguerdi honetan San Anton eguneko enkantea egin dute. Errematara bertaratutakoak hor ibili dira, baserriko produktuak zeinek eskuratu, elkar zirikatzen. Azken 16 urteotan bezala Lazaro Milikuak egin ditu enkantea dinamizatzeko lanak. Baturiko diruaren erdia Caritasi emango diote. Beste erdia parrokiarako gordeko dute.
Iaz 820 euro batu zituzten. Aurten, marka hobetzea lortu dute beraz. Lazaro Milikuak dioenez, gutxienez 200 bat urte dira Garain erremata egiten hasi zirenetik.