Garaitarrek San Anton eguneko erremata egingo dute martitzenean

Ekaitz Herrera 2023ko urt. 16a, 09:13

Urtarrilaren 17an San Anton eguneko erremata tradizionala egingo dute Garain. Enkantea Elizabarrin egingo dute, 12:00etako meza amaitu eta berehala.

Errematara baserriko produktuak eraman gura dituenak mezarako eraman beharko ditu. Lazaro Milikua garaitarrak jakinarazi duenez, errematan baturiko dirua Caritasentzat eta parrokiarentzat izango da.

Egun horretan bertan beste ekitaldi bat ere izango dute. Otea Loran elkarteko bazkideek bazkaria egingo dute elkartearen egoitzan. Izurriak albo batera utzitako urteroko ohitura hori berreskuratuko dute modu horretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!