Garaitarrek Arakaldora igota eta mokadutxo bat janda agurtuko dute urtea

Anboto 2022ko abe. 27a, 10:20

Garaitarrek Arakaldo mendira igota amaituko dute urtea. Trumoitte elkarteko kideek txangoa antolatu dute abenduaren 31rako. Ibilaldia 10:00etan irtengo da, plazatik, eta 11:00etarako tontorrean egotea gura dute. 

Bueltan, 12:30 aldera, kopautxoa egingo dute plazan. Trumoitteko kideek aurreratu dutenez, parrilla bat ipini eta txerrikia erreko dute bertan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!