[EGITARAUA] Baserriko produktuen azokak dozena bat ekoizle batuko ditu Garain

Ekaitz Herrera 2022ko abe. 15a, 15:00

Behi gazta, txahal okela, marmelada ekologikoak, kontserbak, garagardoak, pastelak eta gozoak, ogia, oilakia, ahatekia, eztia zein ahuntz gazta. Domeka honetan baserriko produkturik onenak eskuratu daitezke Garaiko plazan.

Udalak, Elikatu Durangaldea dinamikak eta Urkiola Landa Garapenak azoka antolatu dute. Dozena bat ekoizleren produktuak eskuratu ahal izango dira herriko plazan. Eskualdeko produktuak gehienak, baina baita kanpokoak ere. Azoka 11:00etan zabalduko dute eta txosna bat ere egongo da. Honako hauek dira bertaratuko diren ekoizleak:

  • Behi gazta (Axeleku, Mallabia)
  • Txahal okela (Billene baserria, Zornotza)
  • Marmelada ekologikoak (Beltzitina produktuak, Anuntzeta, Araba)
  • Garagardoak eta kontserbak (Garai garagardoak eta kontserbak, Garai)
  • Baserriko ogia (Patxikobaso, Iurreta)
  • Ogia, bizkotxoak, gozoak (Mañeko, Mallabia)
  • Oilakiak (Delikatetxe, Elorrio)
  • Ahatekiak (Eskuola, Mungia)
  • Ahuntz gazta (Otxauntz, Otxandio)
  • Eztia (Urikoa, Zornotza)
  • Eztia (Oizpe, Atxondo)

Bestalde, Garaiko Udalak beste ekitaldi bi ere antolatu ditu astebururako.

  • Barikuan, Felix Mugurutzak Gabonetako herri ohiturei buruzko berbaldia emango du. Udaletxean izango da, 18:30ean.
  • Zapatuan musika emanaldia egingo dute Elizabarrin. 18:30ean hasiko da.
  • Abenduaren 20an Garaiko mapa toponimiko berritua aurkeztuko dute udaletxean. Aurkezpena 18:30etan izango da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!