Ardi txakurren erakustaldia asteburu honetan, Garain

Ekaitz Herrera 2022ko urr. 12a, 11:37

Aitor Urien, Angel Azkorbebeitia eta Jose Ramon García artzainek azalpenak emango dituzte 11:30etatik aurrera, Garaiko plazan.

Domekan gaur egungo artzaintzaren eta ardi txakurren lana ezagutzeko aukera egongo da Garain. 11:30ean, Aitor Urien artzain abadiñar gazteak lehen sektorearen gorabeherak azalduko ditu, bere esperientziatik. Gero, Angel Azkorbebeitia eta Jose Ramón García artzainek txakurrak ardiak gobernatzeko eta lehiaketetarako zelan prestatzen diren azalduko dute. Horrez gainera, gertuko produktuak dastatzeko eta erosteko aukera egongo da. Jardueran debalde parte hartu ahalko da, baina izena eman beharko da, 673005981 telefonoan. Ekitaldia Gerediagak eta Garaiko Udalak antolatu dute, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!